XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOAKIÑ: (Aushen da lana, artzekorik ezin kobratu).

Dirua ez bada ere bekar errezibua.

MANU: Neria dek, eta ez diat emango.

Ez ba aiz ishiltzen ikusikodek ire burua kartzelan.

JOAKIÑ: ¿Arrazoi detala ni ishildu? Ez chinistu.

MANU: (Mikela eta Jose-ri) Zuazte biyak alde-banetara, topa zazute probestua edo mikeletia eta datorrela (Joakiñi) Nik konponduko at oraiñ i.

JOAKIÑ: (Bildurrez) ¿Zer egin bear dit neri?.

MANU: ¿Len pagatua daguen kontua kobratzera berriro? Ori dek lapurreta bat, eta egitechar abek denak kartzelan pagatzen dituk (Mikela eta Jose-ri) Zuazte aguro.

Biyak. - Baguaz (Joten-dira).

ZORTZIGARREN IRUDIA.

Manu eta Joakiñ.

JOAKIÑ: Paga bezait zor ori.

MANU: ¿Berriz ere seta orrekiñ aiz? ¿nola dakik nik zor detala kontu ori?.

JOAKIÑ: Ondo dakit, eta pagatu bearko du.

MANU: ¿Zenbat urte dituk?.

JOAKIÑ: Urrengo urtian kinto.

MANU: Ez diat ori galdetzen.

Zenbat urte ditukan galdetzen diat.

JOAKIÑ: Emeretzi.